1X1

Xedea Ikuspegia Balioak

EKINTZAREN XEDEA

Gure zeregina 2 eta 18 urte bitarteko haurrei kalitatezko heziketa orokorra eskaintzea da Euskal Kulturaren eta bere balioen testuinguruan, betiere beste kulturekiko errespetua eta ezagutza bultzatuz. Hezkuntza-sistema elebiduna da (euskara-gaztelania), eta bi hizkuntzen arteko ezagutza eta erabileraren arteko orekarik onena lortzea du helburu.

 

Xede hori lortzeko antolatzen diren ekintzak, eskola barrukoak, osagarriak nahiz eskolatik kanpokoak, eta ikasleek erabiltzen dituzten zerbitzuak, era koordinatu eta koherentean daude antolatuak. Ikasle bakoitzaren banakako jarraipena egiten da, bere gaitasun guztiak garatu, ohiturak eta teknikak eskuratu eta balioak eta jarrerak barneratu ditzan, bere onerako eta gizarte osoaren onerako izango baita hori.

Badakigu gure eginkizuna zein garrantzitsua den; horregatik, ahal dugun neurrian, gure helburuak lortzeko behar diren giza baliabide nahiz bitarteko material eta tekniko guztiak eskaintzen ditugu, metodologia eta informazio eta orientazio prozesuekin batera. Hori guztia lortzeko behar diren baliabideak erdiesten ahalegintzen gara, baina, aldi berean, gure eskaintza gizarte osoarentzat eskuragarria izan dadila nahi genuke.

 

IKUSPEGIA

 

Hezkuntza zentroen artean EKINTZAk erreferentzia puntua izan nahi du honakoa lortzen duen neurrian:  

    · Ikasleei prestakuntza integrala jasotzeko aukera emango die, beren gaitasunak erabat garatuz.

   

    · Ikasleek gure kulturaren barneko balioak barnera ditzaten eta beste kulturak ezagut eta errespeta ditzaten lortu behar du.

    · Elebitasun orekatua (euskara-gaztelania) bermatu behar du, eta baita hirugarren hizkuntza bateko gaikuntza ere.

    · Helburu horiek lortzen lagunduko duten giza baliabideak, baliabide materialak eta metodologiak txertatzerakoan berritzailea izan behar du. Eta IKTen       erabileran ikastetxe aurreratua izan behar du, informazioaren eta komunikazioaren kudeaketa garatu ahal izateko.

    · EFQM eredutik eratorritako kudeaketa-ereduan nabarmendu behar du, bertan langileak, familiak eta hornitzaile nagusiak txertatuz.

    · Mekanismoak garatuko ditu, kontu ekonomikoengatik bertan sartzeko oztoporik inork izan ez dezan.

    · Hezkuntza komunitatearen partaide guztien arteko errespetua elkarbizitzaren oinarria izateagatik izan behar du ezaguna.


     

 

 

BALIOAK

Gure Erakundeak, antolamendu kolektiboa izaki, nahiz bertako kide bakoitzak egiten dituen jardueretan, geure gain hartzen ditugu honako alderdi hauek:

 

1.Gure ikasleen heziketa orokorra da gure helburu nagusia, eta nolanahi ere, lehentasuna emango diegu pertsona gisa garatzearekin loturiko alderdiei.

2.Pertsonen arteko harremanek errespetu eta tolerantziazko jarreran oinarriturik egon behar dute, horixe baita balio horiek besteei helarazteko modurik onena.

3.Gure ikasleek erantzun banakatu bat merezi dute, beren premietara egokiturik dagoena.

4.EUSKAL ESKOLA garen aldetik, EUSKARAren eta gure Kulturaren ezagutza eta erabilera bultzatuko ditugu. “Hezkuntza (kultura), lurrean erroturik eta unibertsora zabalik, askatasuna da”.

5.Norbanakoak, kolektiboak eta ingurumenak ohitura osasungarriak beregana ditzatela bultzatu behar dugu.

6.Ezinbestekoa da gure ikasleen gurasoekin etengabeko harremana izatea, baita horien inplikazioa eta lankidetza ere, berak baitira haien heziketaren erantzule nagusiak.

7.EKINTZAko langileak gure ikasleen heziketa-prozesuan funtsezko elementuak dira, beraz, maila pertsonalean eta profesionalean eskaini behar zaie arreta, aipatutako prozesu horretan ahalik eta modurik onenean parte har dezaten.

8.Talde-lana dugu erantzukizun partekatuaren adierazlerik onena eta gure zerbitzu eta jardueretan beharrezkoa den koordinazioa ahalbidetzeko modurik onena.

9.Proaktiboak izan behar dugu metodologien eta bitarteko materialen ezagutzan, horiek txertatu daitezela ahalbidetzeko.

10.Gure hornitzaileek gure zerbitzuak hobetzen laguntzen digute.

11. Etengabeko Hobekuntza da gure erreferentzia eguneroko lanean.

  

 

 

 

anuario2 menus2 blog2 actividades2 tv2 actDeportivas2 musica2 galeria2 temasInteres2
EGUTEGIA MENUA BLOGAK PROIEKTUAK TB TAILERRA KIROLA MUSIKA ARGAZKIAK KIROL ZELAIEN ALOKAIRUA

1X1

EKINTZA IKASTOLA
Tontorgoxo 18     20.018     
DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN
Tfnos.: 943 - 210307 / 210509 / 316977
Fax: 943 - 219683
E-mail:E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 KOKAGUNEA

google

logo loreka logo Olarain LOGO EIB logo respeto nuevo     facebook